XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kritika sakonago batek plangintza bera ipintzen du auzitan: SESBeko ekonomia plangintza baten menpekoa izan daiteke, horrek ez du esan nahi ordea, plangintza horren araberakoa denik praktikan, hein handi batean espontaneoa, kontrolik gabea delarik.

N. Petrakov, Zientzia Akademikoak:" Gauzak beren izenez dei ditzagun.

Estatuak asko eta dena planifikatuko du baina, guk aspaldidanik ezagutzen duguna hazkuntza salbajea besterik ez da (...) Planek ekonomiaren joera inerteen akta jaso baizik ez dute egiten ".

I. Nit doktoreak, hariari helduz:" Nola igaro derregulazio salbaje horretatik guk amesten dugun orden superior horretara?.

Belkine eta Medvedev-ekin batera debelopatu dudan konzepzioaren arabera, transizioa berez debelopatuko litzatekeen bizi-indar bati esker bakarrik ziurtatu daiteke eta ez inongo direktibari esker ".

Dioenarentzat, adibide bat ipintzen du Nitek:" Engoitik, zapata enpresa bat, kasu, berarentzako makina-utilak egiten dituen fabrikarekin esijenteagoa izango da, zeren eta sosak kontsumitzaileen diruaz poltsaratu beharko bait ditu ".

Geroari buruzko asmaketan hasi garenez gero, galde dezaiogun mendebaldean behintzat ekonomi kontzepzio berrien erakuslerik famatuena den Abel Aganbegiani, biharko ekonomia nola definituko lukeen.

Produkzioa behar sozialetara subordinatzen duen ekonomia bat bezala.

Berrorientazio hirukoitz bat emanen da: aurrena, produkzioa zabaldu baino, produkzio kapazitateen modernizazioa lehenetsiko da.

Bigarrena, lehentasunez lehengaietan merkeen diren teknologiak debelopatuko dira.

Azkenik, produkzio bolumena gehiagotu baino, produktuen kalitatea zainduko da.

Hitz batez, inbertsioen egitura osoa berrikusiko da ".

Etorkizun hurbil batean,lehengaietan egonen da transformazio garrantzitsu bat, eta teknologia ` altu`ko sektoreak primatuko dira: informatika, eraikuntza mekanikoak, bioteknologiak, materiale berriak...".

Biharri buruz beti ere, bi parrafo soiletan, ikusi dezagun energiaz eta Siberiako desarroiloaz zein erizpide dituzten sobietarrek gaur.

Errekin eta energia kontsumoaren egitura SESBen azken hamarkadetan (portzentaiatan): gaz naturala:1940,1`8;1960,7`9;1985,33`3.

Petrolioa:1940,18`5;1960,30`5;1985,32`7.

Ikatza:1940,59`3;1960,53`9;1985,25`4.

Zentral hidroelektrikoak:1940,0`2;1960,1`0;1985,3`2.

Zentral nuklearrak:1980,1`1`1985,2`9.

Beste iturri batzuk (turbo, egurra):1940,20`2;1960,6`7;1985,2`5.

Datozen hogei urtetan errekin-energia konplexuaren egituran honako aldaketa hauek suertatuko dira:(1) Petrolio eta gaz naturalaren partea gutxituko da;(2) nuklearraren garrantzia emendatuko da;(3) ikatza, energia iturririk fidagarriena denez gero, bere heinean mantenduko da.

Anatoli Alexandrov ari da, atomo-energiaren ikertzaile; aurrerago:" 90. urteen erdialdera gazak bere goi muga iritsiko du, ondoren, petrolioa bezala, gelditu egingo delarik, eta potentzial energetikoa elektronuklearrari eta lur-arrasean ateratako ikatzari esker emendatuko da ".

Izan ere energia nuklearraren produkzioa 2.000garren urterako 5-7 aldiz biderkatuko da %15a-20a iritsirik beraz.

Txernobil eta gero ez dago planteamendu berririk:" Energia nuklearrari buruzko ministraritza bat sortu berri da zentral nuklearren esplotazioa hobeki eta ardura gehiagoz eraman ahal izan dadin ".

Bigarren puntuaz, Siberiaz, bakarrik esan, harako migraketak eragiten segituko dutela; normala dena, erizpide geoestrategiko eta noski ekonomikoez, hantxe pilatzen direlarik SESBeko aberastasunik ugarienak: errekurtsoen hirutik bi, konkretuki, eta populazioaren %1Oa baino ez.

Urtero urtero,100-150.000 lagun iristen da hara, eta joera hori areagotuko da, datozen urteetan.

Partidua orientabide estrategikoak markatzera muga dadin nahi lukete Moskuko liderrek.